Zein da gure xedea?
Ekainean Manahmanak 18 urte bete ditu. Eta atzera begiratzean, gauza batez ohartu gara: oraindik ere gauza berean sinesten dugula.
Ekainean Manahmanak 18 urte bete ditu 💚 🎂 🎉
Eta atzera begiratzean, gauza batez ohartu gara:
oraindik ere gauza berean sinesten dugula.
Enpresak gustura lan egiteko espazioak izan beharko liratekeela.
Entzuteko, egokitzeko eta eboluzionatzeko gai diren lekuak, euren koherentzia galdu gabe.
Izan ere, pertsonak ondo daudenean,
lana ere ondo dago.
Duela 18 urte erakundeei aldaketa-prozesuak aurrera eramaten laguntzen hasi ginen.
Eta urte hauetan gauza asko aldatu diren arren —tresnak, formatuak, tendentziak, baita lan egiteko moduak ere—, bada berdin defendatzen jarraitzen dugun zerbait:
Erakundeek hobeto egiten dute aurrera pertsonek benetan parte hartzen dutenean.
Horregatik egiten dugu lan egiten dugun moduan.
Profesionaltasunez: prozesu bakoitzean benetan inplikatuz.
Sinpletasunez: konplexua dena errazago bihurtuz.
Ausardiaz: ohiko inertziak zalantzan jarriz eta lan egiteko modu gizatiarragoak bilatuz.
Eta enpatiaz: irtenbideak proposatu aurretik entzunez.
Horixe da gustuko duguna.
Horixe da mugitzen gaituena.
Eta, hau irakurtzen ari bazara, bihotzez eskerrik asko gure bidea eraikitzen laguntzeagatik!