Erakunde-kultura

Zein da zuen xedea? Guztiok berdin ulertzen al duzue?

Nola zehaztu balioak?

Nola integratu etapa, talde edo egitura berriak?

Kultura ez da aldarrikatzen duguna. Kultura egunero egiten duguna da. Izan ere, erakunde baten kultura partekatua ez bada, talde bakoitzak bere erara interpretatuko ditu gauzak.

Eskatu informazio gehiago
Erakunde-kultura

Zer egiten dugun

Hau da kultura: nola egiten dugun lan, erabakiak nola hartzen ditugun eta nola aritzen garen elkarlanean, egunero. Kultura hori argi ez badugu edo partekatzen ez badugu, desadostasunak eragiten ditu, erabaki kontraesankorrak, eta nork bere alderantz egiten duten taldeak.
Une horietan laguntzen diegu erakundeei.
Izan ere, erakunde baten kultura partekatua ez bada, talde bakoitzak bere erara interpretatuko ditu gauzak.

Ezagutu gure metodologia

Helburua eta balioak errealitatean islatzen ez badira

Irizpide horiek argitzen ditugu, erabakiak eta eguneroko jarduna gidatzeko.

Talde bakoitzak bere erara lan egiten badu

Esparru partekatuak eraikitzen ditugu, lan egiteko eta erabakiak hartzeko modua lerrokatzeko.

Erakundea hazten eta zailtasunak areagotzen badira

Kultura koherentziarik galdu gabe eraldatzen laguntzen diegu prozesu horietan.

Tentsioak badaude eta erabakiak nekez har badaitezke

Espazioak sortu eta tresnak ematen ditugu, arazo horiek konpontzeko eta era argiagoan mugitzeko.

Kultura haizeak eramandako hitza besterik ez bada

Egunerokoan eragingo duten jokabide zehatz eta erabilgarri bihurtzen dugu.

Michelin Arrakasta-kasua

Michelin Gasteizen parte-hartzean oinarritutako eraldaketa-prozesu bat garatu genuen. Bertan, langileen %40 baino gehiagok parte hartu zuen, eguneroko lana hobetzeko ekarpenak eginez eta oinarritik sortutako benetako aldaketak bultzatuz.

Ezagutu proiektua