Archivo

Entradas Etiquetadas ‘kudeaketa’

Kaosaren kudeaketa

lunes, 21 de junio de 2010

“Kaos” hitzak konnotazio negatibo ugari dauzkala uste dut. Hala ere, kaos hitzak sekulako fan mordoa dauzka gaur egun (hori sumatu dut behintzat azkenaldian). Kaosaren inguruan aritu izan garenean Team Academy-ko gure lagun finlandiarrek biziki atsegin duten esaldi hau etortzen zait burura:

“Aitor, you have to trust in the process”.

Egia da askotan proiektu bat egitean eta baita udako bidaia prestatzean gauzak kontrolpean izatea gustatzen zaigula. Aurre-planifikazioak gauzak errazten dituelako eta baita lasaitasun puntu bat ere ematen digulako. Baina aldi berean, aldagai guztiak oso modu zorrotzean lotzeak ez digu prozesuan zehar aldaketak egiteko aukerarik lagatzen eta beraz, horrek ere frustrazioa sortzen digu. Argi dago sekretua erdi-bidean dagoela.

Ziur nago ordea, kaosaren kudeaketaz berba egiteaz gozatzen duen gertukoren bat ezagutzen duzuela. Gehienetan, perfil berritsua izaten dute eta inprobisaketaz maiteminduta daudela dirudite, ezta? Beraien ustetan, kaosa kudeatzen jakitea ezinbesteko gauza da, eta beraiek “onak” omen dira hortan.  Askotan ordea, beraien kudeaketaz zalantzan egiten dut, eta hau galdetu nahi dizuet:

“Benetan kaosa kudeatzen dakite ala desastre hutsa dira?”

Argazkia larobotdemadera-rena da

Historias del día a día, Proyectos , ,