Erlazioetatik abiatuz
Badira jada hilabete batzuk Bermeoaldeko Behargintzarekin elkarlanean gabiltzala eskualdeko Kontserba-industria eta baita ondoko sektoreen enpresen erlazioak zeintzuk diren aztertu eta beraien arteko lankidetza sustatzeko. Sektoreak baditu bere berezitasunak, izan ere klase ezberdineko enpresak daude eskualdean.
Badira artisau kutsua dutenak, enpresa familiarrak gehienak, antxoaren kontserban dihardutenak. Mimo handiz lantzen dituzte antxoak, eskulan fina eta gogorra da. Postu hauetan emakumezkoek egiten dute lan gehienbat. Merkaturatzea ere berezia: bizkaiko herrietan egiten diren feria eta merkatuak eta delicatessen dendak. Batzuk hasi dira jada ordea, banaketa bide berriak lantzen.
Beste puntan, badira familia-negozio moduan sortu eta bestelako bidea hartu dutenak. Askok merkatu nazionalaz gain, kanpo merkatuetara aspaldidanik esportatzen dutenak. Estatu mailan lehia ikaragarria bizi dutenak eta espainiatik kanpora saltzeko orduan esfortzu izugarria egin behar dutenak. Hauetako gehienek produktuen dibertsifikazio maila altua dute, hegaluzea, atuna, antxoak, mila era ezbedinetan kontserbatu eta merkaturatuta: tamaina guztietako latak, kristalezko poteak, hutsean ontziratutako entsaladak…
Beraien artean erlazioa dutela diote enpresa zuzendariek. Baina askotan galdetzen diot neure buruari: zein erlazio mota? Ezagutu ezagutzen dira bai, eta seguraski merkatu ezberdinen inguruko egoerari buruzko elkarrizketak izango dituzte beraien artean, bai. Baina badira oraindik erantzun gabe geratzen diren hainbat galdera: elkarlanean zer egin dute urte hauetan? Zertan lagundu diote elkarri? Ba al dago orainarte aztertu ez duten esparrurik?
Lan makala daukagu aurretik, aldiberean zirraragarria eskuartean daukaguna. Eskerrak proiektu buru bezala Behargintzako Aitor eta Agurnek badutela jada ezagutza ugari sektore eta gai hauen inguruan.
Desarrollo territorial, Networking, Proyectos, Redes de cooperación







