Archivo

Archivo del autor

Erlazioetatik abiatuz

lunes, 14 de noviembre de 2011

Badira jada hilabete batzuk Bermeoaldeko Behargintzarekin elkarlanean gabiltzala eskualdeko Kontserba-industria eta baita ondoko sektoreen enpresen erlazioak zeintzuk diren aztertu eta beraien arteko lankidetza sustatzeko. Sektoreak baditu bere berezitasunak, izan ere klase ezberdineko enpresak daude eskualdean.

 

 

Badira artisau kutsua dutenak, enpresa familiarrak gehienak, antxoaren kontserban dihardutenak. Mimo handiz lantzen dituzte antxoak, eskulan fina eta gogorra da. Postu hauetan emakumezkoek egiten dute lan gehienbat. Merkaturatzea ere berezia: bizkaiko herrietan egiten diren feria eta merkatuak eta delicatessen dendak. Batzuk hasi dira jada ordea, banaketa bide berriak lantzen.

Beste puntan, badira familia-negozio moduan sortu eta bestelako bidea hartu dutenak. Askok merkatu nazionalaz gain, kanpo merkatuetara aspaldidanik esportatzen dutenak. Estatu mailan lehia ikaragarria bizi dutenak eta espainiatik kanpora saltzeko orduan esfortzu izugarria egin behar dutenak. Hauetako gehienek produktuen dibertsifikazio maila altua dute, hegaluzea, atuna, antxoak, mila era ezbedinetan kontserbatu eta merkaturatuta: tamaina guztietako latak, kristalezko poteak, hutsean ontziratutako entsaladak…

Beraien artean erlazioa dutela diote enpresa zuzendariek. Baina askotan galdetzen diot neure buruari: zein erlazio mota? Ezagutu ezagutzen dira bai, eta seguraski merkatu ezberdinen inguruko egoerari buruzko elkarrizketak izango dituzte beraien artean, bai. Baina badira oraindik erantzun gabe geratzen diren hainbat galdera: elkarlanean zer egin dute urte hauetan? Zertan lagundu diote elkarri? Ba al dago orainarte aztertu ez duten esparrurik?

Lan makala daukagu aurretik, aldiberean zirraragarria eskuartean daukaguna. Eskerrak proiektu buru bezala Behargintzako Aitor eta Agurnek badutela jada ezagutza ugari sektore eta gai hauen inguruan.

Desarrollo territorial, Networking, Proyectos, Redes de cooperación , , , ,

No more ma$ters

jueves, 6 de octubre de 2011

La verdad es que antes era bastante típico escuchar a tus amig*s decir: “No sé qué hacer. Igual hago un master”. Nos suena la frase, ¿verdad? Hoy día, desgraciadamente, creo cada vez se escucha más esto otro: “No encuentro trabajo, no sé, igual hago un master”.

Yo no tengo nada en contra de los masters, pero el precio que tienen muchos de ellos no me gusta ni un pelo. No quiero abrir el debate de si los masters son útiles o no, si son tenidos en cuenta por las empresas a la hora de contratar a alguien… Simplemente me gustaría compartir con vosotr*s una iniciativa que me ha parecido interesante. Se trata de h2i institute, un centro de formación para posgraduados y un espacio de investigación para empresas en el campo de la Innovación Centrada en las Personas desde el que se ofrece a los posgraduados la posibilidad de hacer un curso becado al 100%. La iniciativa nace de la mano de tres organizaciones: dnx, Fundación Innovación y Diseño e IACAT (Instituto Avanzado de Creatividad Aplicada Total).

 

Me ha parecido que el curso tiene un planteamiento interesante: equipos multidisciplinares de personas inquietas que trabajan y adquieren conocimientos con casos reales de empresa. Creo que sirve de poco que os siga escribiendo sobre ello, porque lo mejor es que salseéis en su web y Programa del curso.

Una pena que las plazas para este curso ya estén asignadas… snif snif…

;)

creatividad, Design Thinking, Formación, innovación , , ,

Negozio ereduak sortzeko beste modu bat

miércoles, 7 de septiembre de 2011

Badira jada urte batzuk Team Academy Euskadiko ofizinak utzi genituela, baina hala ere, oraindik mantentzen ditugu bertan jasotako ohitura batzuk. Bilerak antolatzeko modua, check-in-ak, hiruhilabetean behin egiten ditugun seminarioak… Liburuak irakurtzea ere ezinbestekoa zen garai hartan, eta liburuak praktikan jartzea, noski.

Udara baino lehen, erronka bat jarri genion geure buruari: hilabetean behin “Ikasteko eta Ikasitakoa elkarbanatzeko” bilerak antolatzea. Gainera, gaur izan dugu lehenengo bilera. Gustora egon gara, desberdina izan da. Gure asmoa ikasitakoa geure artean banatzeaz gain, zuekin ere blog honen bidez partekatzea da. Gaurkoan duela hilabete batzuk irakurritako liburu bati buruz berba egin nahi dizuet: Business Model Generation (Alexander Osterwalder & Yves Pigneur).

Erakargarria eta irakurterraza da liburua. Motzean esanda, negozio ereduei buruzko analisira eta hausnarketara gonbidatzen gaituen liburua da. Liburuan aurkezten den erreminta nagusia web orrian bertan deskargatu dezakezuen Canvas-a da. Bederatzi bloketan banatutako canvas honek, negozio eredu orok balioa sortzeko, banatzeko eta jasotzeko moduetan hausnartzera bultzatzen gaitu.

Hainbat tailerretan erabili izan dugu erreminta hau. Tecnalia-rekin elkarlanean egindako FITA proiektuan eta baita Leioako Behargintzarekin batera egindako negozio ideien tailerrean ere. Batzuetan, mila lerro idaztea baino hobe da irudien bitartez ikustea. Hona hemen liburua laburbiltzen duen bideo interesgarri bat.

Emprendizaje, innovación, Libros , , ,